Kalitatea

Exbasa eraikuntza-sektoreko erreferentziazko enpresa dugu Euskadin.

Une honetan 70 obra baino gehiagotan murgilduta gaude, eta sektore-espektro guztian ikus gaitzakezue, errepide-azpiegitura handietatik hasi eta etxebizitza-eraikinetaraino, ingurumen-obra zein obra hidraulikoetatik kirol-ekipamendu edota eraikin berezietaraino, eta aniztasun hori gure KALITATE, INGURUMEN, ETA SEGURTASUN ETA OSASUN zigiluetan ikus dezakezue:

KALITATE ZIURTAGIRIA ISO: 9001:2015
INGURUMEN ZIURTAGIRIA ISO: 14001:2015
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA ISO: 45001:2018

Amenabar taldea aitzindaria da bere kalitate-sisteman ingurumen-kontuen kontrolaz arduratzeko orduan, eta Euskadin ziurtagiria lortzen aurreneko eraikin-enpresa izan zen, ISO 14001 araua betez.

Erabiltzen diren sistemei dagokienez, enpresan aldaketa handiak egin dira, legeriak eskatutakora egokitzeko, eta, gaur egun, Construcciones Amenabar, S.A.k Osoko Kudeaketa Sistema bat dauka, eta honako arauak betetzen ditu:
ISO 9001 araua 2015. Kalitatearen Kudeaketarako Sistema.
ISO 14001 araua 2015. Ingurumenaen Kudeaketarako Sistema.
ISO 45001 araua 2018. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketarako Sistema.

Horiek guztiak borondatezkoak dira, baina Construcciones Amenabar, S.A.k betetzea erabaki du obrak egiteko orduan emaitza onenak lortzeko eta enpresako langileen zein gure obretan lanean ari direnen segurtasuna bermatzeko.

Azpimarratu beharra daukagu Exbasa OHSAS ziurtagiria lortzen eraikuntza-alorreko lehenengotariko enpresa izan zela; ikuskatze horretan, aplikatzekoak diren legeak ere kontuan hartu ziren, eta, beraz, OHSAS ziurtagiriaz gain arauzko ikuskatzea ere egin zuen.

Enpresaren filosofia ahalik eta esparru gehienak hartzea da, une oro gaur egun eraikuntzak dituen erronkei aurre egiteko gai diren teknika- zein giza egiturak izateko. Herri baten ekonomian herri-lanek duten garrantziaz jabetuta, ardura berezia jartzen diogu eraikuntzan erabiltzen diren tekniketan aurrerapena ekar dezakeen guztiari.

Kudeaketa Eredua

Abian jartzen dugun obra bakoitza egoki amaitzeak kudeaketa-eredu eraginkorra eskatzen du, obra bakoitzari bere antolakuntza-egitura eskaintzeko gai dena, eta bezeroaren eta lanaren neurrira egina dagoena. Premisa hori nahitaezkoa da Exbasa-rentzat.

Bezero eta obra bakoitza bakarra da, eta, horregatik, ahalik eta berme handiena eskaintzen du gure enpresak.

Azken urteotan, eta normalizazio-erakundeek eskatutako zuzentarauekin bat eginez —ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 estandarren araberako ziurtagiriak lortzera eraman gaituztenak—, osoko kudeaketa-sistema ezarri dugu, obren nondik norakoan jarraitu beharreko prozedurak eta ekimenak zehazten dituena, eta ingurumen-, kalitate-, segurtasun- eta osasun-arloak bermatzen dituena.

.
  • EXBASA - C/ Santiago de Compostela, 12 - 1°
  • 48003 BILBAO - VIZCAYA
  • Tel.: 946 361 821 -